Koronabirusa

Udalaren izenean, eskerrik asko zuen lanagatik!

Aiurri 2020ko mai. 12a, 17:38

Gaur, Erizainen Nazioarteko Eguna denez, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, eta Arantza Lopez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia herriko anbulatorioan eta Santiago Egoitzan izan dira bertako profesionalen lana eskertzeko. Amasa-Villabonako Udaletik ondorengo idatzia eta argazkiak igorri dituzte.

Udalaren izenean, eskerrik asko zuen lanagatik!

Erizainen Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta Amasa-Villabonako Udalak profesional hauen lana goraipatu nahi du garai konplikatu hauetan. COVID-19ak sortu duen pandemiak aste zailak ekarri dizkigu guztioi, baina bereziki, osasungintzan ari diren profesional guztiei.

Udalak badaki langile hauek herritarrontzat egiten duten esfortzu guztia, beraz, Beatriz Unzue alkatea eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Udalaren izenean, Amasa-Villabonako osasun zentroan eta Santiago Egoitzan izan dira lore sorta batekin, bertako erizainen lana aitortzen eta eskertzen.

Amasa-Villabonako Udalaren izenean eskerrik asko zuen lanagatik, bejondeizuela!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!