Gaurkoan, iluntzetako txaloen txandari amaiera eman aurretik, aste hauetan etxetik aritu diren musikariak Malkar plazara atera, eta bertan eskaini dute emanaldia. Besteak beste, 'Txoriak txori' kantua edota herritarrentzat hain ezaguna den Villabonako martxa jo dituzte. Musikariei nahiz osasun arloko langileei eskainitako txalo zaparradaren ostean, fandangoa eta arin-arinaren txanda iritsi da. Auzotarrez gain, plazako terrazan eserita zeuden herritar ugari animatu da dantza egitera. Festa-giroa sortu da plazan. Giro polita.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!