EAJk gaitzetsi egin du euren egoitzaren aurkako erasoa

Aiurri 2020ko mai. 24a, 13:52

Villabona-Zizurkilgo EAJ-PNVren Udal batzordeak aringarririk gabe gaitzetsi du bart Txermingo batzokiaren aurka egindako erasoa. Ondorengo salaketa-oharra igorri dute:

Alderdi honentzat, ekintza faxista honek erakusten du gure gizartean oraindik ere badirela helburu politikoak lortzeko dianak margotzea, egoitzak bortxatzea eta bizikidetza demokratikoaren aurka egitea erabat justifikatuta dagoela uste duten sektoreak. 

EAJk gogoratu nahi du, hainbat urtetan eta hamarkadatan ezker abertzaleak babestu eta goratu egin dituela  sektore politiko horiek eta, gaur egun ere, Eusko Legebiltzarrean egiaztatu den bezala, ezker abertzalearen ordezkaritza instituzionala duen taldeak gainerako alderdiekin batera gaitzespen-dokumentu bateratu bat sinatzeari uko egin diola. 

Era berean, EAJk gogoratu egin nahi du, inori ahaztu ez dakion, Villabonako Txermin auzoan gaur egun duen egoitza martxan jarri zela ezker abertzaleko militanteek Zizurkilgo batzokia birritan erre zutelako. Eta, batez ere, gogoratu nahi du adiskidetzean eta bizikidetza sozialean aurrera egiteko borrokarako, hitzak ez ezik, konpromiso sendoak ere behar direla.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!