Jon Padillari omenaldia, Etxe-Ondo auzoan

Aiurri 2020ko mai. 23a, 15:57

Jon Padilla Lopez billabonatarrari omenaldi beroa eskaini diote Etxe-Ondoko auzotarrek. Azken hilabeteetan auzoa girotzeko egin duen lana eskertu nahi izan zioten horrela. Sofia Quilez auzotarrak ahots goran abestutako eta Maite Arizeta nahiz Ainhoa Merino ama-alabek dantzatutako aurreskua ageri dira bideo honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!