“Derrigorrezkoa iruditzen zait laguntzea”

Ainhoa Arozena 2020ko mai. 31a, 15:31

Eva Galan, boluntario taldeko kidea. © Eva Galan

Amasa-Villabonako Udalak boluntario taldea sortzeko deialdia egin zuen egun berean eman zuen izena Eva Galanek.

“Etxetik ari nintzen lanean, eta egoera berezi honetan, besteei ere laguntzeko tartea izango nuela pentsatu nuen. Halakoetan, posible izanez gero behintzat, derrigorrezkoa iruditzen zait laguntzea”, adierazi du billabonatarrak. Lan ezberdinetan aritu da, besteak beste, Amasa-Villabonako Udalak haurren konfinamendua arintzeko abian jarri zuen ‘Amavi erronka’ ekimena amaitu ondorenean, parte hartu zuten haurrei opariak banatzen. “Oso lan polita izan da, betegarria. Haurren aurpegiak ikustea batez ere, eta opari horren zain zeudela entzutea”. Horrez gain, Udalak herritar baten dohaintzari erantzunez abian jarritako auzoz auzoko maskaren banaketan ere hartu du parte, “Malkar plazan aritu nintzen ni. 65 urtetik gorako herritarrei bina maskara banatu genizkien; oso erantzun ona izan zuen ekimenak. Oso keinu polita izan zuen herritarrak maskarak dohaintzan ematerakoan, halakorik ez baita egunero gertatzen”. Gogotsu aritu da Eva boluntario taldean laguntzen, “oso ondo antolatu dituzte ekimenak eta ederki moldatu gara udaletxeko kideekin. Pertsona helduak nahiz gazteak bildu gara taldean: gazteak bereziki, eta borondate hori izatea azpimarratzekoa iruditzen zait”, azaldu du.

 

Erreportajea osorik, maiatzaren 29 eta 30ean harpidedunen artean banatu den 562 Aiurri hamaboskarian 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!