Urteurreneko abesti berria Inaki Lizaso (Bihozkada) eta Yerai Gasconek (Habi) elkarlanean egin dute baina, bi ikasle ohi hauez gain, beste hainbat lagun izan dira abestian parte hartzen; Oihana Iguaran, ikasle ohia hau ere (letra eta ahotsa), DZ Zigor Lampre (musika), Jon Ander Artola (bateria), Javi Rivero (baxua) eta Gorka Lizaso (ahotsa eta gitarra). Elkar estudioan grabatua izan da eta ahotsetan hainbat ikasleren laguntza ere izan dute.
Egoerak uzten duenean, bideoklipa grabatu nahi dute eskolako kideek. Bideokliperako prestatzen joateko baliabideak eskaini dituzte www.flemingeskola.eus gunean. Batetik, abestia eta honen letra zintzilikatu dituzte. Bestetik, bideoklipa grabatzeko egin beharreko koreografia ere jarri dute. Koreografia Eneritz Ugartemendia (ikasle ohi, irakasle eta Oinkariko kideak) eta Oier Labordek (ikasle ohi eta Aukeran konpainiako dantzariak) sortu dute.
Letra:
Geroa pasaka
Elkarrekin
ta guztientzat
zabalik
daude ametsak
eutsiko
gaitun hesola
da Fleming
herri eskola
Mende erdiz
zenbat kolore
jatorri
eta balore
ortzadar,
berde zein more...
anitzak
bagara hobe!
Altxor diren mila
une pasata
Berrogeita hamar urtean
geroa pasaka
elkarren eskutik
bidea egin
hemen denok berdin:
hi!?
ba al hator gurekin? (/beraz hator gurekin)
Oihana Iguaran