Gaur eguerdian aurkeztu dute urriaren 4rako Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastola antolatzen ari den 'Korri, punpa, ttak' Kilometroak 20 abestia. Xabi Zubeldiak osatu ditu abestiaren hezurdura eta doinua. Amaia Agirrek, berriz, hitzak. Egileek sortze-prozesuaren berri eman dute ondorengo bideoan: