Ekainaren 3an zabalduko dute Udal liburutegia

Aiurri 2020ko eka. 1a, 18:19

Ekainaren 3an, asteazkenean, zabalduko da Amasa-Villabonako Udal liburutegia. Oraingoz, mailegu eta itzulketa zerbitzuekin baino ez dira hasiko.

Liburuak bertan eskatu ahal izango dira, goizez 09:30etik 13.30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.

Liburutegian maileguan emandako liburuen itzulketa burutzeko liburutegiaren atarian dagoen buzoia erabili ahal izango da orain arte bezala.

Edozein zalantza argitzeko, 943 693224 telefono-zenbakira deitu edota liburutegia@villabona.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!