Iragana eta oraina Aiztondon

Amasako udal pilotalekuaren itxuraldaketa 26 urteren ostean

Aiurri 2020ko eka. 3a, 19:30

26 urteko aldea dago beheko bi argazkien artean. Udal pilotalekuaren eraikinaren itxura ez da gehiegi aldatu, bai, ordea, hormen kolorea.

Aiurri hamaboskariko 0. alean argitaratu zen argazkia, 1994ko martxoan, zehazki. Bi orrialdeko artikulua osatu zen, eta bertan aipatzen da herritar askok kirola egiteko herritik atera behar zutela nahi adina leku ez zegoelako. Kiroldegia eraikitzearen beharraz ere hitz egin da artikuluan, aurrekontua 600 milioi pezetakoa aurreikusita.

[IRAKURRI ARTIKULUA]

Amasa-Villabonako argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!