Iragana eta oraina Aiztondon

Amasako ikuspegia, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 11a, 19:30

1994ko argazkia da behean agertzen dena. Bertan udal pilotalekua osorik ikus daiteke, baita aldameneko eraikina ere. Egungo argazkiari erreparatuz gero, etxebizitza berriek hartu dute erdigunea. Hala ere, berdeguneak mantentzen jarraitzen dira.

Aiurri hamaboskariko lehen alean argitaratu zen argazkia 1994ko apirilean. Bertako artikuluan adierazten da urte horretako maiatzaren 15ean Amasako jaiekin batera ospatuko dela Euskaldunon Egunkariaren jaia. Musikariak, bertsolariak, pilota eta joko garbi txapelketak... egitarau zabala prestatu zen bi jaiak ospatzeko.

[IRAKURRI ARTIKULUA]

Amasa-Villabonako argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!