Behar Zana elkartearen 74. urteurreneko jaiaren ordezko bideoa

Aiurri 2020ko eka. 6a, 18:03

Behar Zana pilota elkarteak 74. urteurrena ospatu behar zuen asteburu honetan. Garaiotan halakorik egin ezin daitekeenez, elkarteko kideek ondorengo bideoa prestatu dute ospakizuna ordezkatuz. Bideoaren egilea: Iñaki Lizaso.

Ezingo dute 74. urteurrena zuzenean ospatu, baina hurrengo urtean, 75. urteurrenari gogotsuago eutsiko diotela azaldu du hainbat bazkidek bideoan.

Bestalde, ekainaren 10ean zabalduko da berriz ere elkartea bazkideentzat, baldintza eta betebehar ugarirekin. Bihar, igandea, bazkideen arteko bilera egingo dute jarraitu beharreko pauso horiez hitz egiteko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!