Olaederra kiroldegiak ekainaren 22an zabalduko ditu ateak

Aiurri 2020ko eka. 10a, 15:55

Olaederra kiroldegiko arduradunek, Udalaren oniritziarekin, Olaederra kiroldegiko instalazioak ekainaren 22an zabalduko direla jakinarazi dute, COVID-19aren krisiaren ondorioz martxotik itxita egon ondoren.

Hala ere, ezinbesteko segurtasun neurri ugari ezarri eta protokolo bat adostu dute kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Kirolzer SL enpresaren eta Amasa-Villabonako Udalaren artean.
 

Bazkide eta erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, honako dokumentua argitaratu du kiroldegiko zuzendaritzak, zalantzak argitze aldera:

11 GALDERA OLAEDERRA KIROLDEGIAREN ETORKIZUNEKO IREKIERARI BURUZ

1. Badakigu Olaederra Kiroldegia noiz jarriko den martxan?
Bai. Instalakuntza, baldintzatuta, ekainaren 22an, goizeko 08:00etan irekiko da.

2. Nola uste da erabiliko ahal izango direla kirol-instalazioak?
Orain arte ezarritako jarraibideei kasu eginez eta baldintza espezifiko gehiago zehaztu arte, martxan jarri eta instalazioa erabili nahi badugu, arau hauek errespetatu beharko ditugu guztion artean:

  • 2 metroko distantzia mantendu beharko dugu beste erabiltzaileekiko eta langileekiko. Horretarako, areto bakoitzeko ohiko edukiera murriztu beharko da. Eta edukiera osoko pilaketak eta ilarak saihesteko, kiroldegira joateko, aldez aurretik erreserba egin beharko da (fitnessak eta igerilekua) eta erreserbatutako ordutegiak errespetatu beharko dira.
  • Guztion artean garbiketa eta desinfekzio-neurriak zorroztu beharko ditugu. Instalazioa ireki aurretik, egunero, desinfektatu egin beharko da, egunean zehar desinfektatze lanak areagotu beharko dira eta zuk, erabiltzaile bezala, erabiltzen dituzun elementuak desinfektatu beharko dituzu erabili aurretik eta ondoren.
  • Eskuak hidrogelez garbitu beharko ditugu etengabe entrenatzen ari garen bitartean.
  • Igarobideetan, jende arteko guruzbideak eta pasabide estuak saihesteko, norabideak antolatu beharko dira; horregatik, norabide bakarreko bideak markatu beharko ditugu instalazio osoan. Era berean, instalaziora sartu eta bertatik ateratzeko, bide desberdinak markatu beharko ditugu. Hasiera batean, segurunik, zaila egingo zaigu gure lekuan kokatzea eta horretarako, seinaleak jarriko ditugu lurrean, norabideak adierazteko.
  • Eguarditan, 14:30etik 15:3era, instalazioa itxi egingo da, Osasun agintariek eskatzen duten bigarren garbiketa sakona egin ahal izateko.

3. Zer eraman beharko dut instalazioa erabili ahal izateko?
Instalaziora sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da maskararen erabilera eta urez betetako botila bat (konketak prezintatu egingo dira) ekartzea gomendatzen da. Fitness aretora sartu ahal izateko 2 eskuoihal erabili beharko dira (handi bat makinaren gainean jartzeko eta beste txiki bat izerdia kentzeko).

4. Nola erreserbatzen ditut zerbitzuak?
Ekainaren 18tik aurrera, erreserba online egingo da www.serdepor-kirolzer.com web gunean izango duzuen plataformaren bitartez. Plataforma honetan sartu ahal izateko, derrigorrezkoa da bertan alta ematea, eta horretarako, helbide elektronikoa eguneratuta eduki behar da kiroldegiko fitxan. Plataforman alta eman izan nahi ezkero, aukera desberdinak izango dituzue.

a) Zure helbide elektronikoa eta telefonoa olaederra.reservas@serdepor-kirolzer.com helbidera bidaliz.
b) Web orrian bertan, “Acceso Servicios”en sartu ondoren, goiko partean, eskubialdean duzuen “solicitud de alta”n sartuz.
c) Zure helbide elektronikoa mezu bitartez, 605.702.401 zenbakira bidaliz.

Edozein eratan eginez, email bat jasoko duzue plataforman alta eman ahal izateko.

5. Zerbitzuak online ez den beste modu batean erreserbatu ahal izango dira?
Bai, telefonoz. 08:30etik 10:30ak bitartean deitu ahal izango da, batez ere adineko jendeak erreserbatzeko aukera izan dezan.
Hori bai, ez dugu zalantzarik, modurik arinena eta azkarrena online bidez egitea izango dela.

6. Instalazio guztiak irekiko al dira?
Ez. Irekiera progresiboa izango da Hasiera batean, aurretiko erreserbarekin irekiko dira soilik banakako erabilera dakarten zerbitzuak, Fitness gelak, igerilekua handia kalez kale, eta igerileku txikia (familientzat). Guztiak sarrera eta irteera ordutegiarekin.

7. Instalazioa erabili ahal izango al dute adingabekoek?
Oraingoz, erabil daitezkeen zerbitzuen artean, igeri egin edo igerileku txikira familian joateko aukera izango dute. 12 urte bitartekoek, gurasoekin etorri beharko dute eta adin hortatik gorakoek, bakarrik etorri beharko dute, ez koadrilan eta pertsona heldu batekin joatea gomendatzen da.

8. Nahi beste aldiz erreserbatu al dezaket edozein zerbitzu?
Ez. Zerbitzu bakoitzean, gehienezko erreserba kopuru bat izango da aste bakoitzeko. Era honetan, ahalik eta jende gehienari zerbitzua emateko aukera izango da.

9. Aldagelak erabili ahal izango dira?
Igerilekuaren esparruan ditugun aldagelak irekiak egongo dira edukiera mugatuarekin. Fitness gelen kasuan berriz, bertako edukierak eta aldageletakoak bat ez datozenez, hasiera batean itxita egongo dira. Takilen erabilera baimenduko da.

10. Izango al da ikastarorik?
Olaederra kiroldegian egiten den uda kanpaina 4 astetakoa izaten dela ikusirik, (ekainaren azken astea eta uztaileko lehenengo hirurak), aurten ez da uda kanpainarik egongo.

11. Noiz hasiko gara kuotak kobratzen?
Ekaineko kuota ez da kobratuko. Pasako den lehenengo kuota, uztailekoa izango da. Era honetan, kontutan izanda, aurten ez dela abuztuan kiroldegia itxiko, martxoko bigarren hamabostaldiko zerbitzu eza konpentsatuta geratu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!