Herri omenaldia ekainaren 13an, osasun etxeko nahiz Santio egoitzako langileei

Aiurri 2020ko eka. 12a, 10:58

Amasa-Villabona Berpiztu ekimenak antolatuta, herri omenaldia eskainiko zaie bihar larunbata, ekainak 13,  osasun etxeko nahiz Santio zaharren egoitzako langileei.

Berpiztu ekimeneko arduradunek adierazi dute omenaldiaren helburuen berri, "Santiago egoitzako eta osasun etxeko langileek gure adinekoen eta orokorrean herritar guztien arretan eta zaintzan egiten duten lana aitortu eta txalotu nahi dugu. Horrekin batera osasun-sistema publikoaren garrantzia azpimarratu, eta langileak baldintza duinagoetan lan egin behar dutela aldarrikatuko dugu. Bide batez, herritarron babes eta maitasun osoa helarazi nahi diegu egoitzan ingresatuta eta konfinatuta dauden adineko guziei ere".

Horretarako, aipatu bi eraikinen aurrealdean prestatuko diren eremuetan loreak utziz edo bertan egongo diren soketan testu, argazki edo marrazkiren bat zintzilikatuz har daiteke parte. Villabonako Gema loradendan eta Zizurkilgo Garazi loradendan eskuratu ahal izango dira eraikinen aurrean uzteko krabelinak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!