Goizean zehar klabelinak eta mezuak uzteko tartea eduki dute herritarrek osasun etxeko eta Santiago egoitzako atarietan. 12:30ak inguruan udaleko zenbait kide bertaratu dira klabelinak eta animo mezuak zintzilikatzera. Santiago egoitzako egoiliarrek irribarretsu hartu dituzte eskerrik asko esanaz eta muxuak banatuaz, distantziatik bada ere.