Uztailaren 12an ospatuko dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina bozka-gunea ez da Olaederra kiroldegian soilik egongo. Covid-19aren osasun larrialdiaren eraginez, segurtasun neurri gisa, pertsonen arteko bi metroko distantzia mantendu beharra dago. Hortaz, beste bi bozka-gune egokituko ditu Amasa-Villabonako Udalak.
Hauxek izango dira bozka-guneak, auzoka banatuta:
Olaederra kiroldegia
- Mahaiak: 1-A, 1-B eta 1-C.
- Auzoak: Arroa, Legarreta, Errota, Kale Nagusia, Aldude, Kale Berria (bikoitiak), Maiatzaren Lehena plaza, Pilotarien kalea eta Santiago kalea.
Gurea zinea
- Mahaiak: 2-A eta 2-B.
- Auzoak: Larrea (sakabanatuta), Etxeondo, Larrea eta Oriamendi.
Txermingo ikastola
- Mahaiak: 3-A eta 3-B.
- Auzoak: Kale Berria (bakoitiak), Erniobea, Altzin, Txermin, Otelarre, Aldapeta, Amasa, Amasako plaza, Arantzalde ibilbidea, Otsabi eta Agaraitz.
Hauteskunde mahaietan egoteko zozketa
Gaur, ekainaren 16an egin da Amasa-Villabonako udalbatzaren ez-ohiko osoko bilkura, eta bertan burutu da hauteskundeetan mahaietan egoteko zozketa. Zozketan irten diren herritarrek datozen egunetan jasoko dute jakinarazpena beren etxeetan.