San Juan gaueko ospakizuna etxeko balkoietatik ospatuko da Villabonan

Aiurri 2020ko eka. 18a, 12:07

San Juan gauean, 09:30etatik aurrera adar hotsa entzutean balkoira irten eta piztu kandela edota egin argia linternarekin. Horixe da Amasa-Villabonako Udalak herritarrei luzatutako gonbidapena. Nahi duen orok ekainaren 22an eta 23an San Juan erramua eskuratu dezake Gema loradendan etxeko atariak edota balkoiak apaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!