Etxetik plazara, Oinkari dantza taldearen ikasturte amaierako emanaldia

Aiurri 2020ko eka. 20a, 21:06

Oinkari dantza taldeak asteburu honetan Olaederra kiroldegian eskaini behar zuen ikasturte amaierako ikuskizuna, bi saiotan. Aurtengoan ezingo dute zuzenean aritu, baina 'Etxetik plazara' emanaldia sortu dute, adinka, bideo zati ezberdinak josiz. Dantzak, euskal doinuek, koloreek eta sorpresek bat egin dute ikuskizun dotorean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!