Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera, zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkez dezake. Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 6, astelehena, izango da. Baldintzak betetzen dituztenei, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1-C2 maila egin dutenei, %75a.