2020/06/25 18:00

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea AHTaren gastu sozialentzat

Elkarretaratzea AHTaren gastu sozialentzat
Santiago egoitza, Amasa-Villabona

'Orain ardura' ekimenaren bitartez AHTren proiektuak geldiarazteko eskatzen zaie erakunde eta administrazio publikoei, diru hori gizarte-beharretara bideratuz.

Oharra:
Orain Ardura ekimena, krisi ekonomiko eta sanitario honetan, erakundeei funts publikoak kudeatzeko erantzukizuna eskatzen dien kanpaina da. Pertsonen osasuna eta bizi-baldintzak jokoan dauden honetan, azken horien ongizatea bermatzeko behar adina baliabideak ziurtatzea eskatzen du. Hori dela eta, oinarrizko beharrak asetzeko ez diren gastu erraildoiak (EHan Abiadura Handiko Trena, Bilbo Handian Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, eta “porlanarizazioaren sukarraldiko” proiektu guztiak)
geldiarazi eta diru hori gizarte-beharretara bideratzea eskatzen da.

Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek zein norbanakoek manifestu bat sustatu dugu. Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan... Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen:
[IRAKURRI MANIFESTUA]

Data horretatik, manifestuak onespen zabala ekarri du: 150 kolektibo sozial, ingurumeneko eta sindikal baino gehiagok eta 1.800 norbanako inguruk sinatu dute gaur egun. Eta hau ideia horiek gizarte osora eramaten saiatuko den kanpaina baten hasiera besterik ez da.

Helburu horrekin, eta gizarte-zerbitzuetan baliabiderik ez dagoela salatzeko, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hipoteka astuna ekarriko duten gizarte onurarik gabeko proiektuetan xahutzen diren bitartean, Orain Ardurak elkarretaratzeak deitu ditu. Ekainaren 25ean, osteguna, izango dira EAEko eta Nafarroako lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere. Gure eskualdean,
Billabonako Santiago Egoitzan, 18:00Etan egingo dugu elkarretaratzea.

Herritarrak animatu nahi ditugu elkarretaratzetara joan daitezen eta osasuna eta gizarte-zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak indartzeko beharra aldarrika dezaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!