Sari potoloa banatu du Ana Garitano Onceko saltzaileak

Ainhoa Arozena 2020ko eka. 23a, 13:37

Asteartea, azoka eguna Villabonan. Pozik zegoen gaur Ana Garitano Onceko kupoi-saltzaile asteasuarra, igande gaueko 'El Sueldazo' saria banatu ostean.

Bezero eta herritar ugari gerturatu zaio goiz guztian zehar txartelak erosteaz gain, zorionak ematera. Jakina baita dagoeneko sari potoloa banatu duela: 2000 euro hilabetean, 10 urtez. Pozarren agertu da Ana Garitano, 1994 urteaz geroztik, kupoiak saltzen aritzen dena. "Orain artean banatu dudan saririk potoloena da. Txartelak saldu eta saldu aritzen naiz beti. Sari txikiren batzuk banatu izan ditut, baina ez azken hau bezalakorik. Iritsi da, ordea, eta oso pozik nago. Gustura banatuko nituzke gehiago ere", adierazi du umoretsu. Ez du irabazlearen izenik eman, noski, baina eskualdekoa dela jakinarazi du.

Ana Garitanoren hitzak bilduz, 2016 urtean ondorengo erreportajea osatu zuen Aiurri hamaboskariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!