Pertsonaia mitologikoek hartu dute Villabona iluntzean

Aiurri 2020ko eka. 23a, 23:21

Adar hotsa entzun orduko abiatu da pertsonaia mitologikoen kalejira herrian barrena. Txermin kalean egin dute lehen geldialdia, eta herri osoan barrena aritu dira gaua alaitzen, dantzan eta saltoka. Emanaldia eskaini bitartean, deabruak balkoietara igo nahiean egon dira eskailerarekin, txikienei beldurra edo sustoa emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!