Hori kontuan izanda, udal gobernuak 2020ko aurrekontuaren berrikuspen bat egitera erabaki du, aurreikusita zeuden hainbat inbertsio eta gastu bertan behera utziz.
Baina aldi berean, COVID-19aren osasun larrialdiak eta honek ekarri duen krisi ekonomiko eta sozialak, behar berriak sortu ditu eta udal gobernuak behar horiei erantzuteko hainbat partida ekonomiko berri sortzea erabaki du. Gastu handitze hauek Gizarte Zerbitzuen sailera eta "Berpiztu Amasa-Villabona" izeneko dinamikara bideratu dira. Dinamika honen baitan hainbat ekimen garatuko dira, batzuk elkartasuna bideratzeko izango dira, beste batzuk aisialdi edota kultur programazio berezi bat garatzeko etab.
Udal gobernuko ordezkariek beren lehentasunak azaldu zituzten atzoko Osoko Bilkuran; udalak Covid-19aren krisiak eragindako egoera berriari erantzun behar dio eta aurreikuspen guztien arabera zoritxarrez krisi ekonomiko eta sozial sakon bat datorrela dirudi. Autonomo ugarik bizi duten egoera, ERTEak EREetan bilakatzeko arriskua eta ondoriozko langabeziaren igoera, zaurgarrienak diren sektoreen egoera are gehiago okertzea... Udalak horri guztiari erantzun behar dio.
Ezohiko garai honetan herriko ekonomia laguntzea, pertsona guztien eskubideak bermatzea, guztien oinarrizko beharrak asetzea eta Amasa-Villabonan bizi diren herritarren ongizatea zaintzea izan behar da lehentasun bakarra. Ondorioz, gizarte laguntza indartzea eta dirua bertan inbertitzea erabaki du udal gobernuak.
Honakoak dira atzoko Udalbatzak alderdi politiko guztien adostasunarekin onartutako 2020ko aurrekontuaren aldaketak:
Kenketak edo murrizketak:
LOKAL/TABERNEN SOINUEN IKERKETA |
2.100,00 |
HITZARMENA: ANIMALIEI LAGUNTZA |
1.000,00 |
MATERIALAREN EROSKETA: UDALTZAINGOA |
1.000,00 |
ERAKUSKETAK |
2.000,00 |
UEMAKO EKARPENA |
12.000,00 |
KULTUR EKINTZAK |
6.000,00 |
JAZZALDIA |
6.000,00 |
GAZTELEKUKO HAINBAT EKINTZA |
4.000,00 |
BESTE GASTU BATZUK: GAZTELEKUA |
1.500,00 |
HERRI BARATZEN MANTENU LANAK |
2.000,00 |
IKASTAROAK (JASANGARRITASUN,INGURMENA...) |
3.000,00 |
KONTRATUA: HAURRENTZAKO UDALEKUAK |
33.000,00 |
POLTSA KONPOSTAGARRIAK |
10.000,00 |
IRISGARRITASUN PLANEKO EKINTZAK |
35.000,00 |
SANTIO EGOITZAKO ESPALOIAREN KONPONKETA |
55.000,00 |
INDUSTRIAGUNETAKO URA ARAZTEGIRA BIDERATZEA |
47.500,00 |
TXAKURRENTZAT EREMUA |
6.000,00 |
NAGUSIA 38 IT ERREFORMAK |
50.000,00 |
EPAKO IGOGAILUA |
20.000,00 |
HIRIGINTZAKO PROIEKTUAK |
10.000,00 |
ETXEBIZITZA POLITIKA |
10.000,00 |
AMASAMENDIKO PLANA: EKINTZAK |
6.000,00 |
ENERGIA PLANA |
7.818,00 |
KIROLDEGIKO TEILATUA ETA KANTXA |
34.400,00 |
ERAIKINEN KALIFIKAZIO ENERGETIKOA |
3.000,00 |
DIRULAGUNTZA: HARRERA TALDEA |
1.500,00 |
DIRULAGUNTZA: UDALBILTZA |
1.500,00 |
DIRULAGUNTZA: GAINDEGIA |
750,00 |
EKARPENA: OPORRAK BAKEAN (SAHARA) |
8.000,00 |
DIRULAGUNTZA: SAN ISIDRO KOFRADIA |
2.600,00 |
DIRULAGUNTZA: EMAKUME TXIRRINDUL. GIPUZK. BIRA |
7.500,00 |
DIRULAGUNTZA: AIZTONDO KLASIKA TXIRRIND LAIST |
1.408,42 |
MAIATZAK 1 LARRE IREKIERA FESTA |
1.500,00 |
DIRULAGUNTZA, EUSKARA: NAFARROA OINEZ |
2.000,00 |
JAIAK: SANTIO JAIAK |
101.386,29 |
Murrizketa horiekin guztiekin, udalak guztira 496.463 euro aurreztuko ditu.
Gobernu batentzat beti da tamalgarria aurreikusita zeuden hainbat egitasmo eta inbertsio bertan behera utzi edo gutxienez denboran atzeratu behar izatea. "Inori ez zaio gustatzen gastua murriztea, baina Foru Aldundiaren aldebakarreko erabakiaren ondoren, arduraz jokatzea eta udal finantzetan desorekak saihestea tokatzen zaigu" adierazi du Beatriz Unzue alkateak.
Murrizketa hauetako zati garrantzitsuena hirigintza arloko inbertsioek hartzen dute. "Hainbat obrak eta proiektuk itxaron dezakete, baina jende ugari dago egoera larrian dagoena eta horrek erantzun azkar bat eskatzen du. Pertsonak lehenengoa direla esatea, ez dugu marketin politikoa egiteko slogan huts gisa ulertzen, hori baino askoz gehiago izan behar da eta antzeman egin behar da udalaren jardunean. Guk pertsonak erdigunean jartzen ditugula esatean, koherentziaz jokatzen dugu eta baliabideak horretara bideratzen ditugu" adierazi du Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Beste murrizketa esanguratsu bat, Santio jaietara bideratzen zen diru partidarena da. Jakina denez, Santio jai batzordeak aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuen, eta ondorioz, ez da jai egitaraurik izango. Hainbat kultur ekintzetarako ezarritako partida ekonomikoetan ere murrizketan egin dira, izan ere ia hiru hilabetez ezin izan da ohiko kultur eskaintza garatu eta hainbat ekimen antolatu ezin izan denez, (Jazzaldia, erakusketa batzuk...) dirua aurretu da.
Gehikuntzak eta sortutako partida ekonomiko berriak:
|
Gehikuntza hauek aurreikusi gabeko 87.500 euroko gastu berriak egitea suposatuko du.
Horietatik 37.000 euro Gizarte Zerbitzuen sailean martxan jarritako egitasmoak finantzatzeko erabiliko dira. Atzoko Osoko Bilkuraren ondoren bildutako Tokiko Gobernu Batzarrean COVID-19aren krisiari erantzuteko sortu den ezohiko Gizarte Larrialdi Laguntza berria onartu zen, egoera zailenean dauden herritarrek oinarrizko beharrak asetzeko diru laguntza lerro berri bat martxan jarriz.
Bestalde, udalak laguntzen gida berri bat osatu eta zabalduko du, askotan nahasgarria den informazio gaindosia jasotzen den garai honetan, herritarrei informazio garden eta erabilgarria zabaltzeko helburuarekin.
Era berean, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko administrazio publiko ezberdinek martxan jarri dituzten laguntzen inguruko informazioa eta aholkularitza jasotzeko zerbitzu berri bat ezarriko du udalak, Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin elkarlanean. Horrela, astearte eta ostegun goizetan teknikari espezializatu bat egongo da udaletxeko behe solairuko arreta bulegoan. Herritarrei zalantzak argitzea eta gertuko arreta eta informazio egokia ematea oso garrantzitsua da Amasa-Villabonako Udalarentzat.
Azkenik, "Berpiztu Amasa-Villabona" izeneko dinamika berrian inbertitzeko 50.000 euroko aurrekontua onartu zen. Jakina denez, dinamika honen baitan arlo ezberdinetako ekimen eta egitasmoak garatuko dira, besteak beste, haurrentzako aisialdi ekintzak, udako kultur egitarau berezia, helduentzako ikastaroak, elkartasun ekimenak... Dinamika honek dagoeneko urrats batzuk eman ditu, janari bilketa herrikoia edota osasun etxeko zein Santio egoitzako langileei egindako omenaldia kasu.