Orain Ardura ekimenak deitutako elkarretaratzea

Ainhoa Gil 2020ko eka. 25a, 20:30

Orain ardura ekimenak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako. Krisi ekonomiko eta sanitario honetan, erakundeei funts publikoa kudeatzeko erantzukizuna eskatzea du helburu ekimenak.

Santio egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hamarnaka herritar bildu dira bertan, eguraldi txarrari aurre eginez. Erakunde publikoei ardura eskatu diete amaieran irakurritako testuan:

 

"Hementxe gaude gaurkoan, COVID19ari gogor aurre egin behar izan dio lekuetako batean, hau da, adinekoen egoitzan. Osasun-krisa gehien pairatu duten beste hianbat guneren antzera, baliabide eskasia izan dute eta ezinbestekoa dritzogu gizarte osoaren osasuna eta bizi-baldintak jokoan dauden une honetan, haien beharrak ziurtatzeko behar adina baliabide bermatzea.

Hori dela eta, 'Orain ardura' ekimenak AHTren obra eta proiektu suntsitzaielak zein xahutzaileak bertan behera uztea, eta diru hori guztia osasun eta zaintzarako baliabideetara, gizarte-zerbitzuetara, pentsioetara, diru-sarrerarik gabeko pertsonetara, elikadura-burujabetzara, trantsizio ekologikora, ikerketara, euskarara , hezkuntzara, kulturara, autonomoei laguntzera, denda txikietara eta ostalaritzara, kirolera... bideratzea eskatzen du.

Gainera, aste honetan argitaratu den Europako Kontu Auzitegiaren txostena azpimarratu nahi genuke, AHT geratzeko gure tesiei bultzada handia ematen dielako. Bertan aipatzen da: EHren historiako lanik garestiena izanda, kostu-etekinen azterketak ez dira existitzen edo gaizki egin dira; ez dira aintzar hartu proiektuaren erabilgarritasuna zalantzan jartzen duten azterlan akademikoak; orain arte %40ko gainkostuak izan dira...

Beraz, erantzukizunez jokatzeko unea badela uste dugu eta Eusko Jaurlaritzari gizarteak krisi honetan erakutsi duen erantzukizun bera izan dezala exijitzen diogu".

 

Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek zein norbanakoek manifestu bat sustatu du 'Orain ardura' ekimenak. "Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan... Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen: https://orainardura.wordpress.com/"

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!