HAURRAK: 6-11 urte
Haurrei dagokionez, Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren haurrei zuzendutako saioak antolatu dira. Saio horietan, txikiek jokoak, kirolak, eskulanak eta beste hainbat ekintza dibertigarri egiteko aukera izango dute, gehienez 13 haurreko 2 taldetan banatuta (gehienez 26 haurrek eman ahal izango dute izena adin tarte bakoitzeko). Uztaila bi hamabostalditan zatitu da eta bi txanda izango dira: lehena uztailaren 6tik 15era, eta bigarrena uztailaren 20tik 29ra. Saioak astelehen, astearte eta asteazken arratsaldetan izango dira eta adinaren arabera horrela banatuko dira:
- LH1-LH2: 16:00etatik 17:30etara.
- LH3-LH4: 17:30etatik 19:00etara.
- LH5-LH6: 19:00etatik 20:30etara.
GAZTELEKUKO ESKAINTZA
Gazteek Katea Etxea Gaztelekuko monitoreekin ekintza ezberdinak izango dituzte aukeran: ping-pong txapelketa, ginkana, bizikleta txangoak, zaldian ibiltzeko aukera, piraguismoa... Hauetako ekintza batzuk ordaindu egin beharko dira.
HELDU ETA ADINEKOENTZAT IKASTAROAK
Helduentzat eta adinekoentzat Zunba eta Mantenu gimnasia saio edo ikastaro laburrak antolatu dira, uztailaren 6an hasita. Saio hauek Txermin auzoko Ikastola azpiko eremuan eskainiko dira, segurtasun baldintza guztiak betez:
- Mantenu Gimnasia: astelehen eta asteazkenetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45. Saio hauek 65 urtetik gorako herritarrentzat izango dira.
- Zunba: Astearte eta ostegunetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45.
IZEN-EMATEA:
- Haurrak / helduak: uztailak 1 eta 2 (asteazken eta ostegun honetan), 16:00etatik 18:00etara udaletxeko arreta zerbitzuko bulegoan.
- Gazteak (13-16 urte artekoak): uztailak 2 eta 3 (osteguna eta ostirala), 10:00-12:00 Gaztelekuan.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen hauen antolaketan laguntzen ari diren herriko eragileetako kide guztiei eta boluntario gisa lan egiteko prest agertu diren herritarrei. Beraien gogo eta inplikazioari esker izan da posible aisialdi eskaintza hau osatzea.
KONTZILIAZIORAKO DIRU-LAGUNTZA BERRIA PRESTATZEN
Amasa-Villabonako Udala oso kontziente da aisialdi eskaintza hau, oso mugatua dela ohiko udalekuen aldean eta horrek kontziliazioa arazoak sor ditzakeela hainbat familiatan. "Tamalgarria eta penagarria izan da egunero eta goizez izaten ziren udalekuak ezin antolatu izana, baina ahaleginak egin arren ezinezkoa suertatu da, prestatuta zegoen kontratua ezin izan delako egungo egoera berezira egokitu", adierazi dute.
Ondorioz, udala familia-kontziliaziorako diru-laguntza lerro berri bat prestatzen ari da eta epe motzean onartu eta indarrean jartzea da udal gobernuaren helburua. "Diru-laguntza honekin, kontziliazio arazoak dituzten guraso edo tutoreek haurra/k zaintzeko zaintzaileen kontratazioa lagunduko da; kontratuaren portzentaje bat udalak ordainduko du. Portzentaje hori progresiboa izango da, hau da, diru-sarrera txikiagoak dituzten familiei, zaintzailearen kontratuaren portzentaje handiagoa ordainduko zaio udaletik. Familia-kontziliazioaren arazoa edozein garaitan gertatzen denez, laguntza hauek ez dira uda sasoira soilik mugatuko eta urte osoan zehar banatuko dira".