Nagusi Mailako Santio Txapelketako final-laurdeneko bi partida jokatu zituzten atzo, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Lehen partidan Elola-Etxeberria eta Urkizu-Labaka bikoteek jokatu zuten, eta 22-6ko emaitzarekin gailendu ziren lehenak. Bigarren partidan, aldiz, Artetxe-Odriozola eta Eskudero-Urruzola bikoteak aritu ziren nor baino nor; 03-22ko markagailuarekin amaitu zen partida.
2020 uzt 03 Amasa-Villabona