Jolas, dantza eta kanta, 'Sardina bakalau' kale antzerkiarekin

Ainhoa Arozena 2020ko uzt. 3a, 11:12

Jolas, dantza eta kanta egin zuten atzo arratsaldean Txermingo ikastola azpira gerturatu ziren ikusleek, Anita Maravillas taldearen 'Sardina bakalau' kale ikuskizunarekin. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giro polita nagusitu zen ikastolako aterpean.

Gaur aurrera jarraituko du kultur egitarauak zinema kalean ekimenarekin. Paul Urkijok zuzendu, eta, besteak beste, Kandido Uranga, Eneko Sagardoy edota Itziar Ituño aktoreek parte hartzen duten Errementari filma proiektatuko da 22:30ean, Erreboteko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!