Santio Txapelketa 2020

Urbieta II-Ormazabal eta Elola-Etxeberria bikoteek jokatuko dute Santio Txapelketako finala

Aiurri 2020ko uzt. 8a, 10:06

Larunbatean, uztailaren 11n, jokatuko da final handia Berzana pilotalekuan, 18:30ean.

Santio Txapelketako finalerdietan lehen partida Urbieta II-Ormazabal eta Urmeneta-Aranguren bikoteen eskutik jokatu zen. Finalerako txartela billabonarrak eta asteasuarrak lortu zuten 22-07ko markagailuarekin.

Urbieta II-Ormazabal (gorri) eta Urmeneta-Aranguren (urdin).
 

Bigarren partidan emozioa izan zen nagusi. Partidako momentu gehienetan Eskudero eta Urruzola joan ziren aurretik. Markagailuan 21era iritsi zirenean, Elolak eta Etxeberriak indarrak hartu eta 21era berdintzea lortu zuten. Azkenean, beraiek lortu zuten finalera igarotzea.

Elola-Etxeberria (gorri) eta Eskudero-Urruzola (urdin).
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!