Peppermint Quartet taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Amasako Iturrigoxo tabernan.
Ixak Oiartzabal (saxoa eta perkusioa), Aitor Pavon (gitarra), Gorka Azpiroz (baxua) eta Javi Morcillok (bateria) osatzen dute Peppermint Quartet. Donostian jaio zen taldea, eta musika estilo ezberdinak jotzen dituzte: Funk, Reggae, Bossa, Jazz, Blues...