Pauxa pailazoak bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz galdetzen dio bere buruari. Proposamen ludiko honek sexuari dagokionez ditugun ohiturak -edo ohitura ezak- erreferente bezala hartzen ditu, betiere genero ikuspegia aintzat hartuta.
Oihulari Klow konpainiak 'Sex o no sex' antzezlana eskainiko du gaueko 22:00etan Gurea antzokian. Gazte nahiz helduei zuzendutako clown antzerkiaren egile nahiz zuzendaria da Virginia Imaz, eta hark gidatuko du antzezlana.