'Ha nacido una estrella', Zinema kalean ekimeneko bigarren eskaintza

Aiurri 2020ko uzt. 10a, 22:30

Bradley Cooperrek zuzendutako 'Ha nacido una estrella' filma eskainiko da gaur gauean 22:30ean Erreboteko plazan. Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak abian jarritako Zinema kalean ekimenaren baitako eskaintza da.12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako filma da, eta gaztelaniaz eskainiko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!