'Harri' single-a aurkeztu du Habi taldeak

Aiurri 2020ko uzt. 10a, 10:31

Bigarren diska grabatu berri du Elkar estudioan Habi musika taldeak. Yeray Gascon eta Jon Ander Artola billabonatarrek osatzen dute Habi taldea, eta uztailaren 23an eskainiko dute lehen kontzertua Errebote plazan, 20:00etan. Diska berriko kantuak ere joko dituzte.

Habi taldeari eginiko elkarrizketa Aiurri hamaboskariko 565. alean egongo da irakurgai; uztailaren 16tik aurrera egongo da aldizkaria kalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!