Folk eta Country doinuak bertatik bertara entzuteko aukera, uztailaren 16an, Villabonan

Aiurri 2020ko uzt. 15a, 12:41

Hodwy musika taldeak Country doinuak eskainiko ditu bihar osteguna, uztailak 16, Villabonako Erreboteko plazan (euria eginez gero, Txermingo ikastola azpian), iluntzeko 20:00etatik aurrera. Doako emanaldia izango da. Hori bai, beharrezkoa izango da maskara jantzita etortzea. Behin aulkian eseritakoan kendu ahal izango da, kontzertuaz lasai ederrean gozatzeko.

2012. urtean Donostian sortutako musika taldea da Howdy. Jon Arzelus (Double bass eta ahotsak), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa eta ahotsak), Gorka Arranz (Mandolina, gitarra), Jose Mari Pulido (Banjoa), eta Urbil Artola (Banjoa eta ahotsak) musikariek osatzen dute taldea.

Genero ezberdinak lantzen dituzte : “folk”, “country”, “bluegrass”… Bill Monroe, Doc Watson edo Johhny Cash klasikoetatik hasi eta O.C.M.S. edo The Tillers talde garaikideetaraino.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!