Koronabirusa

Normaltasun berrian, musukoa derrigorrezkoa

Aiurri 2020ko uzt. 16a, 15:32

Gaurtik aurrera derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea gutxieneko distantzia mantentzen den eremuetan edota zonaldeetan ere. Horrelaxe izan da Villabonan. Herritarrak beren eguneroko erosketak egitera edota paseatzera irten dira kalera musukoa jantzita; baita tabernako terrazatan zerbait hartzen zeudenak ere. Herriko zenbait komertziotan telazko musukoak saltzen ari dira, batzuk beraiek egindakoak eta beste batzuk kanpotik ekarritakoak. Beraiek egindako denden kasuan, itxaron zerrenda dago, jende ugari joan baita musukoak erosi nahian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!