Hodwy taldearen musika doinuek alaitu zuten Erreboteko plaza

Ainhoa Arozena 2020ko uzt. 17a, 09:17

Beharrezko babes-neurri guztiak beteta, baina musika doinuek alaitu zuten atzokoan Erreboteko plaza. Nolabaiteko festa-giroa nagusitu zen, garai zail hauetan lasaitasun eta haize pixka bat. Donostian sortutako Hodwy musika taldeak emanaldi bizi eta atsegina eskaini zuen, eta biziki eskertu zuten entzuleek.

Aurrera doa, beraz, Amasa-Villabonako Udaleko kultura sailak uztailerako abian jarritako kultur egitarau berezia. Markeliñe antzerki taldearen txanda izango da gaurkoan: Psike helduentzako kale antzerkia eskainiko dute Erreboteko plazan, 22:30ean hasita. Eguraldi txarrarekin, Bearzana pilotalekuan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!