Markeliñe taldearen Psike kale-antzerkia, Erreboteko plazan

Aiurri 2020ko uzt. 17a, 17:44

Markeliñe antzerki taldeak labetik atera berri duen Psike kale-antzerkia eskainiko du gaur gauean, uztailak 17, Erreboteko plazan 22:30ean. Amasa-Villabonako Udaleko kultura sailak abian jarritako kultur egitarauaren baitan, proposamen dibertigarria, harrigarria eta ezustez beterikoa eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!