COVID-19ak gure artean jarraitzen duela eta, Amasa-Villabonako Udalak segurtasun neurri eta jarraibideak ondo betetzea oso garrantzitsua dela gogorarazi du. Ildo horretan, prebentzio neurrien panel informatiboak jarri dituzte herrian zehar, eta datozen egunetan etxeetako buzoietan ere banatuko dute eskuorria. "Guztion ardura da, eta guztion osasuna dago jokoan!", diote udaletik.