Produktuen bilketa solidarioa, Saharako errefuxiatuen eremura bideratzeko

Aiurri 2020ko uzt. 20a, 09:38

Tolosaldea Sahararekin elkarteak abian jarri duen 'uda honetan ezin baduzue etorri, gu joango gara' ekimenaren baitan, Saharako errefuxiatuen eremura eramateko hainbat produktu bilduko da gaur, uztailaren 20an hasi, eta uztailaren 24ra bitarte Tolosaldeko hainbat herritan. Amasa-Villabonaren txanda izango da gaurkoan: 17:00etatik 20:00etara, Erreboteko plazan.

Jasoko diren produktuak: 

  • Maskarak, hidrogelak eta eskularruak.
  • Haur eta helduentzako pardelak.
  • Ikas-materiala.

Datozen egunetan:

  • Uztailak 21: Alegian.
  • Uztailak 22: Ibarran.
  • Uztailak 23: Ikaztegietan.
  • Uztailak 24: Tolosan.

Informazio gehiago: 696 014 786 (Eli) / tolosaldeasahararekin@gmail.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!