Uztailaren 25a, Santio eguna da, eta Villabonako jaietan herri krosa eta soka-dantza izan ohi dira egun horretan. Lehenik, krosa. Txikiak, gazteak eta helduak korrika animatu ohi dira, ondoren, merezitako hamaiketakoa jateko Zunbeltz elkartearen eskutik. Ondorenean, soka-dantzan parte hartzen dute herriko dantzariek, herritarrek eta baita udaleko agintariek ere.