Uztailaren 24a iristeko zain egoten dira billabonatarrak Santio jaiei hasiera emateko. Aurtengoan, jairik ez, baina hamaika ekimen antolatu du Amasa-Villabnako Udalak uztailean zehar. Herriko plaza izango da ekimen horien eszenatoki gehienetan, hala nola filmak eskaintzerakoan, kale antzerkietan edota kontzertuetan.
Onddo Gazte Asanblada
Uztailaren 24an ziren txupinazoa jaurtitzekoak Onddo Gazte Asanbladako kideak. COVID-19agatik egun bizitzen ari garen egoerak, ordea, bertan behera utzi du prestatuta zuten egitarraua uztaialren 24rako eta 30erako.
Gaztetxetik adierazi dutenez, "arduraz jokatzea dagokigu, bai guri eta bai herritar guztiei. Jaiak antolatu nahi eta ezin. Zazpi eguneko egitaraua izatetik bi egunera murriztu zitzaigun; baina egungo egoera onera ez doala ikusita, egokiena ekintza guztiak bertan behera uzatea dela erabaki dugu".
Uztailaren 30ean gazte eguna ospatzeko asmoa zuten. Bazkarirk ez da izango, baina kalera mozorrotuta irteteko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Mozorroaren gaia librea da.