'Festak eta dendak' marrazki lehiaketa antolatu du Oria Merkatarien Elkarteak

Aiurri 2020ko uzt. 23a, 12:36

Hiru adin-tartek har dezakete parte marrazki lehiaketan: 2-4 urte, 5-8 urte eta 9-12 urte. Marrazkiak aurkezteko epea uztailaren 24tik 31ra bitartekoa da.

Parte-hartzeko bi modu daude:

  • Sare sozialak: Marrazkia sare sozialetara igo #oriamarrazkilehiaketa traola erabilita.
  • Dendak: Marrazkiak Basajaun liburu-dendan edota Kazetarian entrega daitezke.

Marrazkian egilearen izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira.

Sariak 

Adin-tarte bakoitzarentzat 40 euroko bi erosketa-txeke banatuko dira, bata sare sozialetara igotako argazkietatik aukeratuta, eta bestea dendetan entregatutako marrazkietatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!