Habi taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen atzokoan Erreboteko plazan

Aiurri 2020ko uzt. 24a, 10:59

Erreboteko plazara sartu ahal izateko, Berdura plazatik sartu behar izan zen segurtasun neurriak mantendu ahal izateko. Ikusleek kontzertua eserita ikusi behar izan zuten.

Konfinamendu osteko lehen kontzertua eskaini zuen atzokoan Habi taldeak. Yeray Gasconek eta Jon Ander Artolak bigarren diska grabatu berri dute eta 'Loratu' izeneko lehen diskako kantuez gain, berriak ere jo zituzten.

Ikusleek unean bertan partekatu zituzten kontzertuko irudiak eta bideoak sare sozialen bitartez. Habi taldeak Instagram kontuan adierazi duenez, "atzoko kontzertua oso berezia izan zen guretzat. Herrian, etxean, familia, lagunak... Mila esker plaza bete zenuten guztioi!!!".

Amasa-Villabonako Udalak 'Berpiztu Amasa-Villabona' ekimenaren baitan antolatutako kontzertua izan zen Habirena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!