Jendea eserlekurik gabe geratu da Amak taldea ikusteko Arroako plaza bete ostean. Batez ere, trikitixa eta panderoa lagun dutela, beren ahotsa izan da protagonista kontzertuan. Kantuen artean beren pasadizoak, bizipenak eta iruzkinak azaltzen aritu dira bertaratutakoei irribarrea ateraz.