Hona mezua osorik:
Pasa den asteburuan herriko jaiak ospatu behar genituen, baina osasun egoerak horrela eskatuta, dena bertan behera utzi behar izan dugu.
Beste behin Amasa-Villabona herria arduratsua dela erakutsi diguzue, eta oso harro gaude zuetaz. Salbuespen batzuk kenduta, osasun neurriak bete dira eta bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuet zuen portaera eredugarria.
Hurrengo urtean bai. Santiotan Villabonako plaza eta kaleak jendez gainezka ikustea nahi dut. Eta horretarako, jarraitu behar dugu arduraz jokatzen. Eskerrik asko!