20:00etan pixkanaka jendea hurbiltzen joan da Errebote plazara Onki Xin taldearen kontzertua ikustera. 'After-egon' diska berriko kantuak jo dituzte, eta kontzertuan Remi Ayestarani kantu bat eskaini diote. Izan ere, bihar, uztailak 31n, hamaika urte beteko dira Remi hil zela.