Santioak 2020

Hazparneko taldea izan da garaile errebote partidan

Aiurri 2020ko uzt. 31a, 13:50

XCI. Villabona-Hazparne errebote partida jokatu da goizean Errebote plazan. Plazatik pasaeran, jendea partida ikusten geratu da. Urteroko zita izaten da Santio jaien amaieran iparraldekoekin jokatzen den errebote partida. Aurtengoan, herrikoek ezin izan dute garaipena lortu, 13-05eko markagailuarekin amaitu da partida.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!