Ibai Rezola villabonatarra epaile lanetan arituko da Bigarren B Mailan

Aiurri 2020ko abuztuaren 12a

Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea

Ibai Rezola Euskal Batzordean aritu zen epaile lanetan; oraingoan pauso bat haratago eman du, eta Profesionaletako Bigarren B Mailan arituko da hurrengo denboraldian. Gipuzkoarrak urteak eman ditu jokozain lanetan, eta jauzi handi bat egitea lortu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!