Eneko Maizek Iparraldeko Trinketeko finala jokatuko du arratsaldean

Aiurri 2020ko abu. 23a, 09:52

Argazkia: Begira Manu Amado.

Iparraldeko Nagusien Lehen Mailako buruz buruko finala jokatuko du Eneko Maiz billabonatarrak Mickael Massonderen aurka Donibane Garaziko Garat trinketean, 18:00etan.

Endaiarrak Pilota Taldea ordezkatuko du Maizek. Iaz hirugarren mailan hasi zuen txapelketa eta lehen urtean lehen mailara igo zen zuzenean. Behar Zana elkarteak Facebooken adierazi duenez, "oso pilotari gutxik erdietsi duten lorpen handia da".

Pasa den martxoan ziren jokatzekoak finalerdiak, baina Covid-19a dela eta atzeratu egin da txapelketa gaur ospatuko delarik finala.

Txapelketa irabaztea profesionaletarako bidean aurrerapausu handia litzateke Eneko Maizentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!