Eneko Maiz azpitxapeldun Iparraldeko 1. mailako buruz buruko finalean

Aiurri 2020ko abu. 24a, 11:26

Argazkia: Begira Manu Amado

Ikusgarria eta berdindua izaten ari zen Maizen eta Massonderen arteko finala; maila ezin hobea eta tanto ikusgarriak. Zoritxarrez, partidaren amaieraldean Maizi sorbalda atera zitzaion.

Final berdindua izaten ari zen Maiz eta Massonderen artekoa Donibane Garazin. 30-29 irabazten ari zen billabonatarra horma baten aurka talka egin eta sorbalda atera zuen arte. Hala ere, jokatzen jarraitu zuen gipuzkoarrak, baina ezin izan zuen askorik egin Massonderen aurka. Azkenean, Iparraldekoak eskuratu zuen garaipena eta txapela preziatua (40-34). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!