Behar Zanako hiru pilotarik Donostiako Udako Txapelketako finala jokatuko dute

Aiurri 2020ko abu. 29a, 18:07

Argazkiak: Behar Zana elkartea.

Behar Zana elkarteko pilotari diren Lizasok, Zufiriak eta Larrartek Donostiako Udako Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Donostiako Alde Zaharra pilota taldeak antolatuta.

Benjamin mailan, Imanol Zufiriak eta Beñat Larrartek jokatuko dute Ataungo Alberdi-Agirreurreta bikotearen aurka. Partida 11:00tan hasiko da.
 
Arratsaldean nagusi mailako finala jokatuko du Iñaki Lizasok Antiguako Xabier Ortiz de Urbina atzelariarekin batera, 16:00etan hasita eta hirugarren partida. Aurkari Urkizu eta Labaka Zubieta Hernaniko ordezkariak izango dira. Behar Zana Elkarteak zorte ona eskaini die beren elkarteko pilotariei.
 
Txapelketa osoa Trinitate plazako pilotalekuan jokatu bada ere, eguraldi txarra dela eta finaleko partidak Loiolako pilotalekuan jokatuko dira.
 
Bestetik, irailaren 3an berriz ere Alde Zaharrean jokatuko dute Behar Zanako pilotariek, Alebin mailatik hasi eta nagusi maila bitartean, lau talderen arteko txapelketa azkar baten baitan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!