Aire girotu sistema berria ezarri da Olaederra kiroldegiko gimnasioan

Aiurri 2020ko abu. 31a, 12:42

14.507,9 euroko inbertsioa egin du Amasa-Villabonako Udalak. Udal gobernua kiroldegiko instalakuntzen mantenu eta eraberritzeari erantzuteko konpromisoan berresten da eta helburu horretarako aurrekontu partida bat bideratuko du datozen urteetan ere.

Olaederra kiroldegiko gimnasioko aire girotuaren sistema aldatu eta berria ezarri da. Amasa-Villabonako Udalak bere webgunean adierazi duenez, "gimnasioan ezarrita zegoen aire girotuak eta klimatizazioak arazoak zituen eta eraberritze bat ezinbestekoa zuen. Aire girotuko instalakuntza berria ezarrita, gimnasioak klimatizazio egokia izango du, konfort termikoa nabarmen hobetuko delarik". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!